Itxi

telebista

22:45ean

Presoen hurbilketaz, gaurko 'Debatea'n

EITB

Presoen hurbilketarako urratsak izango dituzte ahotan ostegunean 'Debatea' saioan. Xabier Usabiagak Andoni Alza ETAko preso ohia elkarrizketatuko du.

Presoen hurbilketarako urratsak izango dituzte ahotan gaur gauean 'Debatea' saioan 22:45ean, ETB1en. ETAko presoek euskal kartzeletara gerturatzeko eskaera egin dute. Banan-banan, txandaka eta legedian oinarrituta, eskaerak martxoa eta ekaina bitartean egingo dituzte. Besteak beste, 70 urtetik gorakoek eta gaixo larriak dituztenek egin dute eskaera aste honetan, eta horri helduz ekingo dio eztabaidari 'Debatea' saioak. Baina Espainiako Gobernuak aintzat hartuko al du ETAko presoen eskaera? Debatea saioko tertuliakideek galdera horri erantzungo diote ostegunean.

Gaiarekin lotuta, 'Debatea'k Andoni Alza elkarrizketatuko du, 25 urte kartzelan egondako ETAko preso ohiari. Alzak  Langraitz bidea hartu zuen 2010. Urtean.

Halaber, GAL eta Batallon Vasco Españoleko biktimei kalteen diru ordainak ukatu dizkie Espainiko Gobernuak eta gai hori ere jorratuko dute saioan. Egun eguneko beste gai batzuen artean, aste honetan amaitu den Herriko Tabernen kontrako epaiketaz arituko dira. Bost hilabete pasatxo dira epaiketa hasi zela, eta orain auzipetuak azken epaiaren zain geratu dira.

Gaurkotasun politikoak aste honetan eman dituen gaiak aztertu eta eztabaidatuko dituzte 'Debatea'n parte hartuko duten solaskideek. Besteak beste honakoak izango dira: Xabier Barandiaran soziologoa; Galder del Campo abokatua; Luis Haranburu Altuna idazlea; Garbiñe Biurrun EHJANko magistratua eta Karmelo Landa EHUko irakaslea.