Itxi

telebista

Gaur gauean

Deontay Wilder-Nicolai Firtharen borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Besteak beste, Rocky Fielding-Luke Blacedge eta Ruskal Chagaev-Jovo Pudor borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

Gaur gauean, hiru borrokaldi eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Lehenengoan, Deontay Wilder Estatu Batuetako boxeolaria Nicolai Firtharen aurka borrokatuko da. Wilder bi metroko mutila da, 2008ko olinpiar jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen, eta harrezkero oso ondo dabil profesional mailan. 29 borrokaldi egin ditu eta denak k.o-z irabazi.

Jardunaldiko bigarren norgehiagoka Rocky Fielding eta Luke Blackledgen artekoa izango da. Fielding, orain arteko 16 neurketetan nagusitu da.

Azkenik, Ruslan Chagaev eta Jovo Pudar pisu astuneko boxeolariak ikusiko ditugu aurrez-aurre. Chagaev errusiarra hiru aldiz izan zen munduko txapeldun eta gerriko hori berreskuratzeko ahaleginetan dabil.

'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da, 00:15etik aurrera, ETB1en.