telebista
Elkarrizketa
Euskal osasun publikoaz, gaurko 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia 'Egun On Euskadi' saioan izango dute gonbidatu, eta Jon Darpon Osasun sailburua 'ETB Hoy' saioan hartuko dute.
-
Jon Etxeberria
Gaur, euskal osasun sistema hartuko dute hizpide 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia elkarrizketatuko du, eta, horrez gain, Maribi Ugarteburu, Itxaso Atutxa, Idoia Mendia eta Laura Garrido protagonista dituen solasaldi politikoa izango dute, goizeko 8etatik aurrera.
ETB2n, Olaia Urtiagak Jon Darpon Osasun sailburua hartuko du gonbidatu goizeko 11:45ean, eta, ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen analisi eta hausnarketarako tarteak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
Fran Santana idazlea, 'Entrada Libre' saioan
Vanessa Sanchezek Fran Santana idazlea hartuko du 'Entrada Libre' saioan, 11:15etik aurrera. Santana igeltseroa zen, baina lan gabe geratu zenean idazteari ekin zion. Orain bere lana argitaratzea lortu du: Los niños que ya no sonríen.