Itxi

telebista

22:30ean

'Leningrado' filma, gaur, ETB2n

Pelikula honek 1941. urtera eramango gaitu, Alemania naziak SESB inbaditu eta tropek Leningrad setiatu zuten garaira. II. Mundu Gerrako gertaera dramatikoenak eskainiko dizkigu.

  • 'Leningrado' filma. Argazkia: EiTB

    'Leningrado' filma. Argazkia: EiTB

'Leningrado' filma izango dugu ikusgai gaur gauean, 22:30ean, ETB2n. Bigarren Mundu Gerran kokatzen gaitu film honek eta benetako gertaeretan oinarrituta dago. Naziek Leningrad (gaur egungo San Petesburgo) inbaditu zuteneko gertakizunak kontatzen ditu, ezbehar dramatikoenak eta gutxien ezagutzen ditugunen berri emango digu film honek. Bigarren Mundu Gerrari buruzko hainbat film ikusi ahal izan ditugu, baina batek ere ez du 'Leningrado' pelikulak ematen duen ikuspuntua eskaintzen.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna hildako gehien izan zituen herrialdea izan zen. Guztira, 27 milioi pertsona hil ziren. Film honetako aktoreen zerrendan, Gabriel Byrne, Miera Sorvino eta Aleksandr Abdulov ikus ditzakegu.

'Leningrado' filma gaur, 22:30ean, izango da ikusgai, ETB2n.