Itxi

telebista

22:15ean

Independentzia ekonomikoaz, gaur, 'Debatea'n

A.H.

EITB

Euskal Herria ekonomikoki independentea izan zitekeen ala ez aztertuko dute Xabier Usabiagak gidatutako saioan.

Euskal Herria ekonomikoki independentea izan zitekeen ala ez aztertuko dute gaur gaueko 'Debatea' saioan. Horretarako, independentziaren ondorioen eta ekonomia independente baten bideragarritasunaren inguruko ikerketa sakona egingo du Eñaut Apaolaza Ekai Centerreko kideak.

Halaber, independentzia ekonomiko horrek euskararen egoeran zein eragin izango zuen aztertuko dute. Nolakoa izango litzateke hezkuntza sistema? Zer gertatuko litzateke Nafarroa eta Iparraldearekin?

Galdera hauei guztiei erantzuten saiatuko dira ostegun honetan 'Debatea' saioan parte hartuko duten solaskideak. Besteak beste, Arantza Azurza abokatua, Luis Haranburu Altuna eta Floren Aoiz idazleak, Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareak taldeko bozeramailea eta Manu Agirre enpresa aholkularia izango dira solasean, Xabier Usabiagaren gidaritzapean.

Ikus-entzuleek, bestalde, saioan landuko diren gaiei buruzko iritzia zuzenean eman ahal izango dute, #debatea hashtag-a erabilita.

'Debatea' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.