Itxi

telebista

21. atala

Koatiek irabazi dute jokoa eta benetako Korta piztu da

Urdinek abantaila pixka bat izan dute jokoan lehen aldiz, Erriberriko bikiek lehiakide baten lekua betetzen baitute. Ondorioz, Korta sutan jarri da 'Chincada lokatzean' jokoa galdu ostean.

Atzoko Immunitatearen Jokoaren ostean, egundoko zalaparta sortu zuten Kortak eta Juanitok. Orioko arraunlaria sutan jarri zen Julianekin, eta bere onetik ateratzen saiatu zen era guztietako deskalifikazioak eginez. Baina, egia esan, saioko aurkezlea jada ez da kikiltzen holako kontuekin, hamar urtez antzekoak entzunda.

Korta kexu zen Koatiek taldekide guztiekin jokatu zutelako eta Jaguareteek, berriz, euren mutiletako bat kanpoan utzi behar izan zutelako. Erriberriko bikiek lehiakide baten lekua betetzen dutenez, urdinek abantaila pixka bat izan zuten jokoan, lehen aldiz. Gainerako jokoetan, Sheila eta Irene lotuta eramatea oztopo nabarmena izan da, eta David Seco ez da horrenbeste kexatu, Juanitok eta Kortak jokoa galdu ondoren egin zuten moduan. Bi kapitain horiei ez zaie batere gustatzen galtzea eta, galduz gero, denak horren berri izateaz arduratzen dira.

Korta eta David Seco, min hartuta

Jokoaren benetako gakoa hauxe izan zen: Jaguareteek ez zuten Korta aukeratu taldekideak gidatzeko. Dirudienez, arraunlariaren egoera ez da egokiena erronkei aurre egiteko; baina, dena dela, saioko proba gehienetan Korta bere % 70ean Juanito baino gehiago da.

Lehenengo txandan, Koatien taldeko neskek erraz eraman zituzten aurretik talde gorrikoak. Mutilen txanda heldu zenean, baina, kontua berdindu egin zen; ia ordubete tiraka egon ondoren, txanda baliogabetu egin zuten. Hirugarren eta azken tiraldian Koatiek irabazi zuten berriz, erraz. Hori gutxi balitz, erruletaren saria ere primerakoa izan zen Koatientzat: pizzak irabazi zituzten afari oparoa egiteko kanpamentu aberatsean. Urdinen eragozpen bakarra euren kapitainaren egoera da; 'Tronkolala' jokoan saihetsetan min hartu zuen David Secok.