telebista
14:20an
'El Sevilla' izango da gaur 'Robin Food' saioan
A.E.
EiTB
Miguel Angel Rodriguez showman, abeslari eta idazleak oso gustuko du sukaldean aritzea.
-
El Sevilla eta David de Jorge
Gaur, Miguel Angel Rodriguez El Sevilla hartuko du David de Jorge sukaldariak 'Robin Food' saioko platoan, 14:20an. Showman, abeslari eta idazle izateaz gainera, sukaldaritzan aritzea oso gogoko du El Sevillak. Familiarentzat berak prestatzen ditu jakiak, eta ohiko errezetei gauza berriak eranstea gustuko du.
Maiz egiten dituen bi jaki prestatuko ditu 'Robin Food'en: batetik, wakame alga duen kuskus entsalada egingo du, saiheski gazi-gozoekin, eta, bestetik, steak tartare-ari Burgosko odolkia erantsiko dio. "Nahasketak bitxia dirudi, baina ahoan aparta da", aurreratu du egileak.
Davidek eta El Sevilla-k Andreu Buenafuenteren 'En El Aire' saioan ezagutu zuten elkar, kolaboratzaile gisa egiten baitute lan biek bertan. Oraingo honetan, umorea eta sukaldaritzarekiko grina 'Robin Food' saioak Lasarten duen txokora ekarri dute.
Gaur eguerdian, beraz, Mojinos Escozíos taldeko liderra izango da David de Jorgerekin 'Robin Food' saioan, 14:20tik aurrera, ETB2n.