telebista
Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo', igandeko saiorik ikusiena
A.H.
EITB
ETB2 audientzia buru izan zen igande arratsaldean eta gauean, eta ETB1ek eskainitako binakako txapelketako partida nagusi izan zen bere ordu tartean.
-
'El Conquistador del Fin del Mundo', igandeko saiorik ikusiena
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandeko saiorik ikusiena izan zen, Euskadin eta eragin eremuan lortutako 381.000 ikus-entzuleko audientzia metatuari esker. Julian Iantzik aurkezten duen saioak % 20,2ko audientzia zatia izan zuen, eta batez beste 201.000 lagunek jarraitu zuten. Patxi Alonsok ondoren gidatu zuen debate saioa ere bere ordu tartean buru izan zen, % 22,1eko audientzia zatiarekin. 222.000 ikus-entzulek bat egin zuten solasaldiarekin emanaldian zehar. Internet bidez ere saiorik jarraituenetako bat da 'El Conquis'; EiTB Nahieranen 20.000 ikustaldi baino gehiago eta 10.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituen igandean.
Gauean bezala, arratsaldean ere audientziaren buru izan zen ETB2, Victoria eta Moll Flanders pelikulei esker. Victoria amodiozko istorio tragikoak % 13,1eko audientzia zatia lortu zuen eta 339.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Ondoren ikusgai izan zen Moll Flanders filmak (Robin Wright eta Morgan Freeman ditu protagonista) datu hauek eskuratu zituen: batez beste, % 10eko audientzia zatia eta 379.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Bestalde, larunbat arratsaldean ETB2k eskainitako Las madres del tercer Reich bere ordu tartean nagusi izan zen. % 16,4ko audientzia zatia izan zuen, eta 282.000 ikus-entzulek bat egin zuten filmarekin emanaldian zehar.
Pilota, bere ordu tartean nagusi
Olaizola II-Aretxabaleta eta Saralegi-I. Zabala bikoteek jokatutako txapelketako partida bere ordu tartean gehien ikusitako saioa izan zen: % 10,1eko audientzia zatia lortu zuen (% 17,4koa euskaldunen artean). Guztira, 195.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.