telebista
Audientzia
Jarraipen zabala izan du ETBk Azkunaren hiletari eskainitako tarteak
A.E.
EiTB
Silvia Itxaurrondok 'ETB Hoy'n eskainitako tarteak eta 'Sin Ir Mas Lejos' saioak audientzia marka lortu zuten. 'Teleberri 1', halaber, eguneko albistegirik ikusiena izan zen.
-
Asturiasko printze-printzesak eta lehendakaria, hiletan
ETBk Iñaki Azkunaren hiletari 'ETB Hoy', 'Sin Ir Más Lejos' eta 'Teleberri 1' albistegiaren barruan eskainitako tarteak oihartzun zabala izan zuen. Hartara, Silvia Intxaurrondok 'ETB Hoy' saioan gidatutako tarteak audientzia marka erdietsi zuen: % 12ko kuota izan zuen eta 285.000 ikus-entzuleko audientzia metatua EAEn eta eragin esparruan.
Eguerdiko 'Teleberri', berriz, eguneko albistegirik ikusiena izan zen Euskadin. Albistegiak % 24,8ko audientzia izan zuen, 177.000 ikus-entzule bataz beste, eta 310.000 izan ziren uneren batean emanaldia jarraitu zutenak.
Halaber, 'Sin Ir Más Lejos' magazinak % 16,4ko audientzia izan zuen, hasi zenetik lortu duen audientzia zatirik handiena. Klaudio Landak aurkezten duen saioak tarte zabala eskaini zion Iñaki Azkunaren hiletari. Hartara, ia 100.000 ikus-entzulek ikusi zuten saio osoa eta 351.000ko audientzia metatua izan zuen.