telebista
Gaur
Iparraldeko udal hauteskundeez, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Eguzki Urtega EHUko irakaslea eta Iparraldeko gaietan aditua elkarrizketatuko dute.
-
Iparraldeko udal hauteskundeak, goizeko albistegietako ardatz
Eguzki Urtega EHUko irakaslea elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan gaur goizean. Iparraldeko gaietan aditua, udal hauteskundeen emaitzak eta erreakzioak aztertuko ditu.
ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta horrez gain, Luismi Uharte, Iñaki Galdos eta Sandra Atutxa izango ditu solaskide, goizeko 08:00etatik aurrera.
ETB2n Eguzki Urtegak Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu 11:45ean, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako tarteak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
Teknologia erabilgarriaz, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchez Alberto Rodriguez SPC produktuen Marketing arduradunarekin izango da 'Entrada Libre'n. Teknologia erabilgarriaz arituko dira, eta gure eguneroko bizitzan sartzen ditugun tresna eta gailuen aukeraketa ona egiteko aholkuak emango ditu, goizeko 11:15etik aurrera.