telebista
Gaur, 22:15ean
'Saint & Soldiers: Objetivo Berlin', estreinaldia telebistan
'LND' saioak film hau eskainiko du hau, 22:15ean, ETB2n. Dakota Johnson '50 sombras de Grey' filmeko aktorea izango da saioko beste protagonistetako bat.
-
Felix Linares 'LND' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
'La Noche de...' saioak 'Saint & Soldiers: Objetivo Berlin' filma estreinatuko du telebistan gaur, 22:15ean. Normandiako lehorreratzearen ondoren Alemaniako soldaduek eta paraxutista aliatuek izan zituzten gatazkak ekarriko dizkigu gogora. 'LND' saioak filma nola grabatu zen eskainiko digu, eta Normandiako lehorreratzeaz eta Bigarren Mundu Gerraz ere hitz egingo digu.
Felix Linaresek zuzendutako saioak '50 sombras de Grey'ren inguruan ere hitz egingo digu. Dakota Johnson da film honetako aktoreetako bat eta bere bizitzako xehetasunak eskainiko dizkugute.
'LND'n aktore famatu batzuk minusbaliaren bat duten seme-alabak dituztela jakinaraziko digute. Aktore horietako bat Colin Farrell da, adibidez. Aktore hauek euren seme-alabak aurrera ateratzeko egiten duten lanaren eta ekintzen berri emango digute.
Saioa bukatzeko Peter Lorre beldurrezko filmeetako aktore mitikoa izango da protagonista. Bere alaba psikopata batzuek hil egin nahi zuten, eta Lorrek alabaren bizitza salbatzea lortu zuen.
'La Noche de... Saint & Soldiers: Objetivo Berlin' gaur gauean ikusgai izango duzu, 22:15ean, ETB2n.