telebista
22:15ean
'Gran Torino' pelikula, ostegunean, ETB1en
Ostegunean, 22:15etatik aurrera, ETB1ek Clint Eastwoodek zuezentzen duen filma eskainiko du.
Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako (1950-1953) beterano bat, duela gutxi emaztea hil zaion eta erretiroa hartu duen automobil sektoreko langilea bat da.
Gehien gustatzen zaiona, maite duen 1972ko Gran Torino autoa behar bezala mantentzea da. Bestetik, egunak etxeko hondatutako tresnak konpontzen, garagardoa edaten eta noizbehinka ile-apaindegira joaten igarotzen ditu.
Bere emaztearen azken nahia Waltek abadearen aurrean konfesioa egitea da, baina honek aitorpen horiek ikaragarri maite duen Daisy txakurrari esaten dizkio.
Urteetan zehar auzokideak izan ditu lagun baina batzuk beste hiri batetara joan eta beste asko hiltzen joan diren heinean, lagunik gabe gelditu da Walt. Hori gutxi balitz, hainbeste gorroto dituen hmong, Asia hegoaldeko familia ugari, auzo berera bizitzera joango dira.
Egun baten, Waltek, Thao Vang Lor (Bee Vang) izena duen gazte asiatiko bat berak hainbeste maite duen kotxea lapurtzen harrapatuko du. Momentu horretatik aurrera, gaztearekin aita-semeen arteko harreman berezi bat sortuko da bien artean.
Gran Torino, ostegunean, 22:15etatik aurrera, emitituko da ETB1en.