telebista
Gaur
Zer da euskalduna izatea?, 'Quique en el País de los Vascos' saioan
Gaur gauean Quique Matilla Valladolideko umoristaren saioa ETB2ra itzuliko da. Oraingo honetan euskalduna izatea zer den aztertuko du.
ETB2k "Quique en el País de los Vascos" saioaren atal berri bat eskainiko du gaur, 22:15ean. Quique Matilla umorista Valladolidekoa da, Asturiasen bizi da, eta orain Euskal Herrira etorri da euskalduna izatea zer den aztertzeko.
Quiquek 'herritartasun bikoitza' lortu nahi du, baina beretzat talde sozial egokiena izango dena aurkitzeko, Euskal Herriak eskaintzen dizkion aukerak aztertu nahi ditu.
Lehenik, Legebiltzarrera abiatuko da Euskadin politika non egiten den ikusteko. Han Iñigo Iturrate (EAJ), Laura Mintegi (EH Bildu), Jose Antonio Pastor (PSE-EE), Borja Semper (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD) legebiltzarkideekin hitz egingo du.
Ondoren, alderdi politikoen egoitza sozial batzuetan izango da: Donostiako Alde Zaharreko Herriko Tabernan, Muskizeko Batzokian, Gallartako la Herriko Etxean, besteak beste. Horrez gain, PPko zinegotzi gazte batekin aperitiboa hartuko du Barakaldon.
Saio honek ikusleei irribarrea ateratzea du helburu, eta gure ohituren, tradizioen eta kulturaren inguruko beste ikuspuntu bat ematea, beti ere umorez eta ironiaz.
"Quique en el País de los Vascos" saioa, gaur gauean egongo da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.