telebista
Elkarrizketa
Aguirre Lehendakariaz, gaurko 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Josean Rodriguez Ranz historialariak 'La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Aguirre (1904 - 1960)' liburua argitartu berri du.
Gaur goizean, Josean Rodrguez Ranz historialaria eta Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien fakultateko dekanoa elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960), Eusko Jaurlaritzako lehenengo Lehendakariari buruz argitaratu berri duen liburuaz arituko da.
ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta horrez gain, Iñaki Galdos, Felix Iriarte eta Jose Luis Elorza izango ditu solaskide. ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok aurkeztutako saioak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.
'Entrada Libre'
Vanessa Sanchezek Victoria Diez Caballero, Art&Fashion lehiaketaren presidentea, eta Daniel Santos, modako osagarri onenari Art&Fashion sariaren irabazlea elkarrizketatuko ditu, Bilbon ospatu berri den lehiaketaren laugarren edizioaz.