Itxi

telebista

22:15ean, ETB2n

Gwyneth Paltrow eta Anthony Hopkins, gaur, 'La verdad oculta' filmean

I.Z

EITB

David Auburn idazlearen Proof eleberrian oinarritutako drama honek perfekzioa eta erotasuna bereizten dituen muga estu hori kontatzen du Gwyneth Paltrow eta Anthony Hopkins aktoreekin.

Gaur gauean, La verdad oculta filma emitituko da ETB2n, 22:15etik aurrera. Pulitzer saria jaso zuen David Auburn idazlearen Proof eleberrian oinarritutako film hau John Madden zinemagileak zuzendu zuen, eta Gwyneth Paltrow, Anthony Hopkins eta Jake Gyllenhaal ditu protagonista.

Catherine izeneko emakume gazte batek urte asko eman ditu bere aita zaintzen. Gizon azkarra da, eta matematikan jenioa, baina ez da oso pertsona orekatua. Bere urtebetetzearen bezperan, Catherinek Claire ahizparen bisita jasoko du, harekin ia harremanik izan ez arren, eta aitaren ikasle ohi bat, Hal, ere hartuko du etxean, maisuaren 103 kuadernoetan datu garrantzitsuak bilatzeko esperantza duen ikasle ohia. Halekin adiskide harremana sendotu ahala, Catherinek aurre egin beharko die Clairek berarentzat dituen egitasmoei. Catherineren kezka nagusia, baina, bere aitaren erotasuna (edo jeniotasuna, agian) heredatzea da.

Gaur gauean, La verdad Oculta, 22:15etik aurrera, ETB2n.