Itxi

telebista

Gaur, zuzenean

Txirrindularitza, estropadak eta pilota, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Frantziako Tourreko 2. etapa, Bueu Bandera eta Iruñeko jaialdia, San Fermin Torneoko lehen partidarekin.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi eskainiko dituzte Euskal Telebistak eta eitb.com-ek gaur: txirrindularitza, estropadak eta pilota.

Frantziko Tourreko 2. etapa goizean goizetik jarraitzeko aukera izango dugu. 11:55ean hasiko da emankizuna ETBKn eta 14:40ean ETB1era pasako da. York eta Sheffield arteko ibilbidean gertatzen denaren berri zuzenean emango dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.

12:00etan, ETB1en, San Miguel Ligako Bueu Banderaren kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik.

'ETB Kantxa' saioa 17:00etan hasiko da, Iruñeko Labrit pilotalekutik. Atariko partidan Jaka-Zubieta eta Victor-Begino izango dira nor baino nor gehiago. Neurketa nagusian, San Fermin Torneo barruan, Berasaluze IIa.k eta Beroizek Xala eta Rezusta izango dituzte arerio. Azkenik, Rico IV-Untoria / Mendizabal III-Urruzola norgehiagoka jokatuko da. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.

ETBKn, afizionatu mailako pilotaren tartea zabalduko dute 14:45ean. Bezperan Elorrion jokatutako Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako finaletan gertatutakoak bilduko ditu Juanan Legorburuk.

Gauean, erremonte eta zesta partida bana eskainiko dira 20:15etik aurrera: Etxabe II-San Miguel / Juaristi-Ion eta Egiguren II-Aldazabal / Olha-Txasio (World Tourreko Mexikoko finala). Iñigo Aiestaranek egingo du bien kontakizuna.