Itxi

telebista

Sin Ir Más Lejos

Silvia Intxaurrondok gidatuko du 'SIML' hurrengo bi asteetan

A.H.

EITB

Bestalde, Xabier Mendiak aurkezten duen 'SIML. Este Verano' edizio berezia Sanferminetan murgilduko da.

Gaurtik aurrera eta hurrengo bi asteetan, Silvia Intxaurrondo kazetariak gidatuko du ETB2ko 'Sin Ir Más Lejos' arratsaldeko magazina, Klaudio Landa oporretan dagoen bitartean. Saioak egun-eguneko gaiak jorratuko ditu, eta ohiko kolaboratzaileen taldeak albiste nabarmenenak aztertuko ditu solasaldirako mahaiaren inguruan. Gainera, zuzeneko konexioak eta erreportaje bereziak izango dituzte.

Bestalde, Xabier Mendiak aurkezten duen 'SIML. Este Verano' saioa Sanferminetan murgilduko da buru-belarri. Iruñeko jai-giroa jasoko dute bertatik bertara, eta, horrez gain, goizeko entzierroen gaineko informazioa, kaleko ekitaldiak, musika eta erritmoa ez dira faltako.