Itxi

telebista

22:15ean

Julen Madina izango da gaurko gonbidatua 'Sanferminak 2014' saioan

A.E.

EiTB

Unai Zabaletarekin eta Edurne Elizondorekin egongo dira astearteko tartean.

  • Julen Madina

    Julen Madina

'Sanferminak 2014' saioak Iruñeko jaien berri ekarriko du Urko Aristiren eta Ilaski Serranoren eskutik. Julen Madina izango dute gaur gonbidatu berezi. Urte askotan zezen aurrean korrika ibili den hernaniarrak bere esperientzia kontatu, eta gaurko entzierroa aztertuko du. Halaber, bere azken jardun eta proiektuen berri ere emango du. Saltsarik ere ez da faltako solas mahaian, Unai Zabaleta Los Incansables txarangako kidearekin eta Edurne Elizondo Berria-ko kazetariarekin.

Bestalde, erreportajeen atalean, goizeko dianara eramango gaituzte, eta baita gosaltzeko txurroak jatera ere, sanferminetan ohi den bezala. Horrez gain, etxeko txikien entzierroa ikusteko aukera izango dugu Santo Domingoko aldapan.

Halaber, astearteko saioaren barruan, Valentziako Caballer etxeko suak izango ditugu ikusgai.

'Sanferminak 2014' 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en.