Itxi

telebista

22:15ean

San Fermin torneoa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H.

EITB

Frantziako Tourraren zazpigarren etaparekin bat egingo dute zuzenean 14:40tik aurrera.

Gaur, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak, zuzenean, 22:15etik aurrera. Rico IV-Untoria eta Gorka-Pascual bikoteen arteko atariko partidaren ostean, San Fermin torneoko neurketa jokatuko dute Berasaluze II-Beroiz eta Ezkurdia-Barriola bikoteek. Hirugarrenean, berriz, Titin III-Tolosa eta Arretxe II-Apraiz izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute partida horien gaineko kontakizuna, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus webgunean.

Frantziako Tourraren 7. etapa

Egunero bezala, Frantziako Tourrarekin bat egingo du Euskal Telebistak 14:40tik aurrera. Gaurko etapa zazpigarrena izango da, Epernay eta Nancy udalerrien arteko 233 kilometroko ibilbide laua. Nancyko iritsierak bi igoera txiki ditu, helmugatik 5 kilometrora, txirrindulari azkarrei gauzak zailtzeko aproposak. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus webgunean.

Oscar de la Hoya, 'Boxeo Izarrak' saioan

00:45etik aurrera ETB1en ikusgai izango den 'Boxeo Izarrak' saioko protagonista Oscar de la Hoya izango da. Floyd Mayweatherren aurka jokatutako borroka baten xehetasunak ekarriko dizkigute Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek.