telebista
22:15ean
'Sólo ellos' Clive Owen aktorearekin, gaur, ETB2n
I.Z
EITB
Besteak beste, Cuando te encuentre eta Sin reservas filmak egin dituen Scott Hicks zinema-zuzendariaren drama bat da.
-
www.deaplaneta.com
Gaur, Clive Owen protagonista duen Sólo ellos filma izango da ikusgai ETB2n. Besteak beste, Cuando te encuentre eta Sin reservas pelikulak egin dituen Scott Hicks zinema-zuzendariaren drama 22:15etik aurrera emango dute.
Familiako harremanak jorratzen dituen pelikula honek familia modernoaren inguruko hausnarketa egiten du.
Joe Warr (Clive Owen) kirol idazle famatua Australian bizi da, Katy bere bigarren emaztearekin (Laura Fraser) eta Artie (Nicholas McAnulty) gaztetxoarekin.
Katyk minbizia du eta hilabeteren buruan hilko da. Hortik aurrera, Joek emazterik ez duen aita batek bete beharreko erantzukizunak bete beharko ditu, familia perfektu baten arau guztiak hautsiz. Horregatik, etxean agintzeko filosofia berri bat asmatuko du, 'Esan baietz!' izenekoa, eta emaztearen espirituarekin familia aurrera eramaten saiatuko da.
Bestetik, Joe Warrek bere lehen emaztearekin izan zuen Harry (George Mackay) izeneko seme nerabeari Australiara joateko gonbidapena egingo dio. Hasiera batean, Harryk ez du joan nahiko, baina handik denbora batera Artirekin oso harreman ona egingo du eta banaezinak izango dira.
Joe lanean dagoen gau batean auzoko nerabe batzuk umeak dauden etxera sartuko dira eta dena hankaz gora utziko dute. Ondorioz, dena pikutara joango da.
Ez galdu drama hau!