telebista
22:15ean
Xabier Perurena eta Anabel Arraiza, gaurko 'Sanferminak 2014' saioan
Unai Etxabe erreportariak Iruñeko jaietan lo egiteko txokorik erosoenak zeintzuk diren erakutsiko ditu.
Urko Aristik eta Ilaski Serranok Xabier Perurena eta Anabel Arraiza izango dituzte gonbidatu nagusi larunbatean, Iruñeko Baluarte jauregian, zuzen zuzenean. Xabier Perurenak, besteak beste, 'Goenkale' utzita Madrilen egin duen ibilbidearen inguruan hitz egingo digu, eta Leitzan errodatu berri duen pelikularen berri ere emango digu.
Anabel Arraiza lakuntzarrak, berriz, sanferminetan nondik nora ibiltzen den kontatzeaz aparte, 'Irrien Lagunak' klubean Ane piratarekin nolako ikuskizunak egiten dituen kontatuko du.
Erreportajeen aldetik, Unai Etxabek Iruñeko jaietan lo egiteko txokorik erosoenak zeintzuk diren erakutsiko ditu, eta jendeak zenbateko aurrekontua izaten duen dirua gastatzeko, prezioak nolakoak diren ikusi ondoren. Ainhoa Irazustak, halaber, Karrikiri elkarteak urtero antolatzen duen atun janaren nondik norakoak erakutsiko ditu.
Egun horretako suak ere izango dira ikusgai saioaren barruan: Murtziako Hermanos Herrandez su-etxeak botako ditu.
'Sanferminak 2014' saioa 22:15ean dago ikusgai ETB1en.