Itxi

telebista

Gaur

San Fermin Torneoko finala eta Tourreko 10. etapa, zuzenean

A.A.

EiTB

Gaur, astelehena, 12:55ean hasiko da txirrindularitza emankizuna eta 22:15ean pilotakoa, ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaur, astelehena, etapa menditsua jokatuko da Frantziako Tourrean, eta emankizuna goiz hasiko du Euskal Telebistak, 12:55ean. La Planche des Belles Fillesera iritsi arte gertatzen den guztiaren berri emango dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak, zuzen-zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. 'Gaur Egun' albistegiak dirauen bitartean, ETBKn izango da ikusgai.

Gauean, bestalde, San Fermin Torneoko finala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, hori ere zuzenean. 22:15ean hasiko da jaialdia, Olaetxea-Iza eta Mendizabal III-Larrinaga bikoteen arteko partidarekin, eta ondoren jokatuko da finala. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.