Itxi

telebista

22:10ean

Gaur 'Sanferminak 2014' saioak jaien azken txanpa izango du hizpide

A.E.

EiTB

Iñaxio Perurena, Martxelo Sotes, Kristina Urrutia eta Victor Mendaza izango dituzte saioan.

Gaurko 'Sanferminak 2014' saioan, 22:10ean, Ilaski Serranok eta Urko Aristik Sanferminetako azken txanpa nolakoa izaten ari den kontatuko dute. Horretarako, lehenengo gonbidatua Iñaxio Perurena izango dute. Leitzarrak Foruen plazan egingo duen harrijasotze erakustaldia izango du hizpide

Ondoren, solaskideak sartuko dira: Martxelo Sotes dantzari eta irakaslea, Kristina Urrutia Leitzako kazetaria eta Victor Mendaza 2001eko Mister Nafarroa. Denen artean solasaldiari ekingo diote, besteak beste, Sanferminetan zenbat jende ezagutu, aspaldikoak ikusi eta zenbat ezusteko pasatzen diren komentatuko dute.

Unai Etxabe erreportaria Foruen plazako herri kirol probak grabatzen ibiliko da, eta Ainhoa Irazusta, berriz, Gora Iruñea elkarteak antolatutako Jaigunean murgilduko da, txahal erreketa grabatuz eta Arga ibaian piraguetan nola jeisten diren erakutsiz.

Gaur su artifizial saioa Ingalaterrako MLE Fireworks etxeak eskainiko du eta 'Sanferminak 2014' saioan izango da ikusgai.