Itxi

telebista

22:15ean

'Policías de Queens' filma estreinatuko du 'La Noche de..' saioak

eitb.eus

EITB

Gainera, Felix Linaresek tenperatura igo dezaketen beste bi hautagai aurkeztuko ditu Termometroa atalean: Kate Upton eta Colin Firth.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Policias de Queens akziozko filma estreinatuko du telebistan. Dito Montiel zuzendariak New Yorkeko Queens auzoan grabatutako filmaren protagonistak Al Pacino, Channing Tatum, Ray Liotta, Juliette Binoche, Tracy Morgan eta Katie Holmes aktore ospetsuak dira. Horien bizitzari errepasoa egingo diote bertan.

Gainera, Felix Linaresek tenperatura igo dezaketen beste bi hautagai aurkeztuko ditu Termometroa atalean. Modelo ikusgarri bat eta Ingalaterrako gentleman bat: Kate Upton eta Colin Firth.

Gizakiak ere badira atalean, aktore ospetsuen apeta arraroenak aztertuko ditugu.

Bukatzeko, Non dago eguzkia? atalean, eguraldi ona dagoen tokietara bidaiatuko dugu. Oraingoan, aspalditik Euskadirekin harreman estua duen Andaluziako herri batera joango gara.

'La Noche de... Policías de Queens', gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.