Itxi

telebista

22:15ean

Iñaki Lopez eta Cristina Almeida, 'Iñaki & Cia' saioan

A.H.

EITB

Cristinak etxeko ateak irekiko dizkio Iñakiri, eta bere ibilbide profesional eta pertsonala gogoratuko du berarekin, esfortzuz, lanez eta emozioz beteta egon dena.

Gaur gauean, Iñaki Lopezek Cristina Almeidari bisita egingo dio Madrilen. Lana, bizitza eta konpromisoa maite dituen emakumea da Cristina, eta Iñakiren lagun mina da, gainera. Bere etxeko ateak irekiko dizkio 'Iñaki & Cia' saioko lantaldeari, eta 70 urterekin duen energia erakutsiko du.

Cristina oso umoretsua, alaia eta berritsua da, eta bere lagunen lagun mina. Orain, erretiroa hartuta dago, baina, Iñakirekin batera, momentu esanguratsuz beteriko ibilbide profesional eta pertsonalaren errepasoa egingo du. Gertaera batzuekin hunkitu egingo da, eta ETBko 'Pásalo' saioan Iñakirekin bizitakoak ere ekarriko ditu gogora. Dena, etxeko sofan eserita eta Errioxako ardo kopa bat eskuan hartuta.

Iñakik Cristinaren hurbilekoak ezagutuko ditu, hala nola Marieli (ahizpa nagusia) eta Ana (lankide eta aliaturik onena). Iñaki Anasagastirekin ere izango dira solasean.

'Iñaki & Cia' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.