Itxi

telebista

22:15ean

Pedro Miguel Etxenike eta LOMCE legea, 'Por Fin, Viernes' saioan

I.Z

EITB

Gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n, Jon Bilbao aurkezleak Pedro Miguel Etxenike zientzialaria elkarrizketatuko du. LOMCE legearen inguruan mintzatuko dira.

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, 'Por Fin, Viernes' saioaren bigarren emanaldia izango dugu ikusgai ETB2n. Pedro Miguel Etxenike zientzialaria elkarrizketatuko du Jon Bilbao aurkezleak. Etxenikeren ibilbidea errepasatzeaz gainera, LOMCE legeari buruz galdetuko dio, Eusko Jaurlaritzako lehenengo Hezkuntza sailburua izan baitzen.

Gure seme-alaben hezkuntza sistema aldatuko duen LOMCE lege berriaren inguruan eztabaidatuko dute 'Por Fin, Viernes' saioko mahaian. Lege hau aplikatzeak izango duen kostua, euskara bigarren maila batean geldituko ote den, autogobernuan eta formakuntza-enpresa harremanean izango duen eragina, eta erlijioa Wert ministroak eskatzen duen lekuan ezarri beharko den ala ez aztertuko dute. Gauzak dauden moduan gelditzea eskatzen duten guraso, irakasle eta enpresariekin ere hitz egingo dute.

Bestetik, Manuela Carmena epailea izango dute saioan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide izandakoa ez ohiko izaera duen emakumea da. Eskratxeen eta gizarte mugimenduen alde azaldu da, eta justizia aldatzea eskatzen du. Bere aldarrikapenak ¿Por qué las cosas pueden ser diferentes? liburuan bildu ditu, hain justu.

Herritarren bizi-baldintzek okerrera egin izana ere ekarriko dute mahai gainera. Asteon jakin dugu Euskadin txirotasun egoeran bizi diren hamar pertsonatik sei 35 urtez beherakoak direla, eta lau haurretik bat pobrezia-arriskuan dagoela. Egoera horri aurre egiteko zer egin dezakegun aztertuko dute.

Informazioz eta zirraraz beteriko programa!