telebista
14:00etatik aurrera
Alpeetako lehenengo etapa zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H.
EITB
Frantziako Tourraren 13. etapak Saint-Étienne eta Chamrousse arteko 197,5 kilometroko ibilbide luzea izango du.
Gaur, Frantziako Tourraren hamahirugarren etaparekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak 14:40tik aurrera. Alpeetako lehenengo etapak Saint-Étienne eta Chamrousse arteko 197,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta azken 50 kilometroetan, bi mendate gogor igo beharko dituzte txirrindulariek: Palaquit (1. mailako mendatea: 14,1 kilometroko igoera eta, batez beste, % 6,1eko maldak) eta Chamrousse (maila bereziko mendatea: 18,2 kilometroko igoera eta, batez beste, % 7,3ko maldak).
Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen gaineko kontakizuna, zuzenean.
Antzuolako pilota jaialdia
22:00etatik aurrera, berriz, Antzuolako pilota jaialdia izango da ikusgai. Aritz Lasa-Urruzola eta Jaka-Tolosa bikoteek jokatuko dute jardunaldiko lehen norgehiagoka, eta ondoren, partida nagusian, Titin III-Rezusta eta Mendizabal III-Zabaleta arituko dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak emango dute pilota jaialdiaren berri zuzenean ETB1en eta eitb.eus webgunean.
Oscar de la Hoya, 'Boxeo Izarrak' saioan
Gauerditik aurrera, Oscar de la Hoyari eskainitako hirugarren saio berezia dakarkigu 'Boxeo Izarrak' saioak. Steve Forbesen eta Manny Pacquiaoren aurkako borroka bana izango dira ikusgai. Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna.