telebista
22:15ean
'Euskadi Movie' saioaren esketx berriak, gaur, ETB2n
A.H.
EITB
Aste honetan, Valladolideko eta Hernaniko familiek Guardia Zibilarekin arazoak izango dituzte Loiuko aireportuan.
'Euskadi Movie' umore saioa esketx eta istorio berriekin itzuliko da ETB2ko ordutegi nagusira datorren gaurtik aurrera. Javier Garcia de Vicuñak zuzentzen duen 'Vaya Semanita'ko lan-taldeak atal berriak prestatu ditu. Betiko legez, aktualitatea eta umorea uztartuko dituzte, eta Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Javier Anton, Maribel Salas, Humberto Gutierrez, Diego Perez, Miriam Cabeza eta Asier Hormaza aktoreek osatuko dute lantaldea. Miramongo produkzio gunean eta Donostia kanpoaldean grabatzen da ETBrentzat Pausoka ekoiztetxeak egiten duen saioa.
Igande honetako atalean, Valladolideko eta Hernaniko familien gatazka berri bat izango dugu. Familiako kideek Donostian ospatu zen ezkontza bat zapuztu zuten, eta orain, Guardia Zibilarekin arazoak izango dituzte Loiuko aireportuko segurtasun kontrola pasatzeko.
'Euskadi Movie' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.

