telebista
22:15ean
'Aupa Etxebeste' komedia, gaur, ETB1en
I.Z
EITB
Familian ikusteko komedia izango dugu ikusgai 2005eko Donostiako Festibalean gazteriaren saria irabazi zuen filmarekin.
-
Irudirik gabe
Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariak diren Aupa Etxebeste filma emitituko da gaur, ETB1en, 22:15etatik aurrera.
Familian ikusteko komedia izango dugu ikusgai 2005eko Donostiako Festibalean gazteriaren saria irabazi zuen filmarekin.
Patricio Etxebeste txapel fabrika bateko zuzendaria da. Herriko gizon garrantzitsuenetako bat da eta datozen udal hauteskundeetan alkate izateko aurkeztuko du bere burua. Inork ez daki bere enpresak hondoa jo duela eta dirurik gabe geratu dela.
Herrikoen aurrean itxurak egitearren, etxean gordeta pasatuko dituzte oporrak. Itxurakeriak alde batera utzi eta, euren arteko gezurrak eta miseriak elkarri aurpegiratu ondoren, bizitzako oporrik onenak pasatuko dituzte.