telebista
22:15ean
Wesley Snipes '7 segundos' filmean, gaur gauean, ETB2n
L.A.
EITB
Wesley Snipes aktore nagusi duen film honen ostean, ETB2k akziozko beste film bat eskainiko du: En tierra peligrosa. Steven Seagal aktore eta zuzendari lanetan aritu zen pelikula honetan.
-
Wesley Snipes y Tamzin Outhwaite
Gaur gauean, Euskal Telebistaren bigarren kateak 7 segundos thrillera eskainiko du. Wesley Snipes eta Tamzin Outhwaite aktoreak dira protagonista nagusiak Simon Fellows zinemagileak zuzendu zuen filmean. Bukaresten (Errumania) grabatutako eta akzioz beteriko film honetan lapurretak, polizia jazarpenak, traizioa eta hilketa ugari ikusiko ditugu.
Jack Tolliver (Wesley Snipes) Delta Force taldeko kide ohia da, eta guztiz sinkronizatuta egon beharko lukeen auto lapurreta bat zuzendu behar du. Alabaina, balio handia duen Van Goghen artelan batekin egingo du topo, eta kolpean nahasi den mafia errusiarrak bere taldeko gizonetako bat bahituko du. Jack Tolliverrek bere helburua lortzeko eta amesgaiztotik ateratzeko aurkitu duen irtenbide bakarra erreskate suizida bat egitea izango da.
Ondoren, Steven Seagal zuzendari eta aktore lanetan aritu zen akziozko beste pelikula bat eskainiko du ETBk.
Gaur, beraz, 22:15etik aurrera , ETB2n, 7 segundos eta En tierra peligrosa filmak ikusgai.

