Itxi

telebista

Audientzia

'La Noche de...', saiorik ikusiena Euskadin

A.E.

EiTB

Bai 'La Noche de...'ren aurkezpena eta baita El secreto de Anthony Zimmer filma ere lider izan ziren.

'La Noche de...' saioa eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin atzo. El secreto de Anthony Zimmer filmak %16,8ko audientzia eskuratu zuen. Denboraldi honetan 'La Noche de...'k eman dituen hiru pelikula ikusienen artean dago. Bataz beste, 113.000 ikus-entzuleko audientzia izan zuen eta 325.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, EAEn eta eragin esparruan.

Felix Linaresen aurkezpena ere lider izan zen bere ordutegian. Zine munduaz jarduten duen tarteak %14,2ko audientzia izan zuen, 114.000 ikus-entzule bataz beste eta 255.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.