Itxi

telebista

Zinea

ETB1ek 'Pedal autoa' filma eskainiko du gaur, Alex Anguloren omenez

I.Z

EITB

ETB1ek Alex Angulori omenaldia egin nahi dio. Gaur, ostirala, 22:00etan, Ramon Barearen Pedal autoa eskainiko du.

0:20
Pedal autoa

Ramon Barea zinema-zuzendari eta aktorearen Pedal autoa filma izango da ikusgai ETB1en gaur gauean, 22:00etatik aurrera. Komedia hau eskainita, ETB1ek Alex Angulo omendu nahi du, bera baita filmeko protagonista nagusia.

1959. urteko Aste Santuan, Espainia frankistaren egoera tragikoaren baitan, girotzen da pelikula hau. Pablito (Alex Angulo) izeneko bederatzi urteko ume bat du protagonista.

Pablok denda batean pedal auto bat ikusiko du, eta erosteko eskatuko die gurasoei. Bere familia klase sozial ertainekoa da, baina zorte txarra du bizitzan eta ezingo dute jostailua erosi.

Familiako beste batzuek, maila ertainekoak izan arren, influentzia handia dute herritarrengan, eta zortea ere alde izaten dute.

Gurasoek pedal autoa erosi nahiko diote Pablitori, baina helburu hori lortzeko bidean, familia guztiaren aurka egin beharko dute. Abentura honetan, gezur eta txantaje ugariri egin beharko diete aurre, eta, bitartean, Pablitok bizitzan aurrera egin beharko du giro horretatik alde eginez. Azkenean, Pablitok amaiera zoriontsu eta alternatibo bat asmatuko du.

Ez galdu komedia hau!