Itxi

telebista

23:20ean

Baionako Besten amaiera, zuzenean, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.

EiTB

Lierni Agirrezabalak eta Joanes Passicotek aurkeztuta.

ETB1en, zuzen-zuzenean, gaur gauean, gaueko 23:20etatik aurrera, Lierni Agirrezabalak eta Joanes Passicotek Baionako Herriko Etxetik jaien amaieraren berri emango dute.

Iruñean egiten duten modura, 'Gaixoa ni' moduko bukaera batekin amaitzen dituzte baionarrek bost egunetako jaiak, eta gaueko hamabietan zapi gorria lepotik kentzeko unea iritsiko da, musika eta jaietako protagonista guztiekin batera. Horren guztiaren lekuko izango dira Lierni eta Joanes Baionako Herriko-Etxeko balkoitik.

Azken gau horretan, mozorro-karroza lehiaketa izaten dute Baionan, eta hainbat karrozen desfilea zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1en.

Horrekin batera, Lierni eta Joanesek gonbidatuak izango dituzte elkarrizketatzeko. Igandean, besteak beste, Aretz Iguiniz rugby jokalaria, Xabier Harluxet laboraría eta Kattalin Indaburu kantaria izango dira aurkezleekin kontu-kontari eta kantari.

Nahiara Gago lankideak, berriz, bi erreportaje ekarriko ditu: batetik, Askatasunaren plazan arratsaldean egingo den helduen tanborradaren ingurukoa, eta bestetik, Karrikaldia jaialdikoa. Jaialdi honetan, Iparraldeko hainbat kantu-talde biltzen dira kalean euskal kantu herrikoiak kantatzeko, eta eurekin batera dantza taldeak egongo dira.