Itxi

telebista

22:15ean

Bittor Kapanagaren omenezko jaialdia, gaur gauean, ETB1en

A.A.

EiTB

Gontzal Mendibilekin batera, Otxandioko euskaltzale ezaguna ezagutu zuten beste hainbat lagunek osatutako kantaldi eta bertso emankizuna ikusgai.

0:08

Berriki Bittor Kapanaga euskaltzaleari Otxandion egindako omenaldia eskainiko du ETB1ek gaur gauean, 22:15ean. Gontzal Mendibilekin batera elkarlanean aritutakoa zen Kapanaga, abestiak idazten, eta bera izan da jaialdi honen bultzatzaileetako bat.

Zeanuritarrarekin batera, beste hainbat bertsolari eta kantarik hartuko dute parte: Igor Elortza, Xeberri, Unai Iturriaga, Patxi Villamor, Josu Zabala, Gari, Xabier Amuritza, Txomin Bengoa eta Niko Etxart, baita Jose Luis Canal musikariak eta Otxandioko abesbatzak.

Kanta gehienak Bitorrek sortutako letretan oinarritutakoak dira, batzuk ezezagunagoak eta beste batzuk ezagunagoak, 'Bagare' edo 'Nora zoaz nora goaz' esate baterako.