telebista
22:15ean
'Euskadi Movie' berezia, euskal udari eskainia, gaur gauean ETB2n
A.E.
EiTB
Programako edizio honetan Frank de la Jungla ezagunaren parodia bat egingo da baina kasu honetan hondartzan.
Gaur gaueko 22:15etatik aurrera ETB2n, 'Euskadi Movie' saioak euskal udari programa berezia eskainiko dio. Bertan, txantxa, pertsonai ezberdin eta parodientzako lekua egongo da.
Emitituko diren sketchen artean, 'Frank de la Jungla' aurkezle ezagunaren parodia bat prestatu du EiTBk. Kasu honetan Frank de la playa deituko da eta Frank aurkezleak euskal hondartzetan aurki daitezkeen pertsonai xelebreenak aztertuko ditu. Adibideen artean, 'Eguzki muskerra' edo 'itsaoko zikina' aurki daitezke.