telebista
22:15ean
'Camino de la venganza' filma, gaur, 'LND' saioan
Gainera, 'LND'ko termometroaren beste bi hautagai aurkeztuko ditu Felix Linaresek: Jason Statham eta Olga Kurylenko.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Camino de la venganza akziozko thrillerra estreinatuko du. Ron Eldard, Til Schweiger eta Christopher Plummer aktoreak dira filmeko protagonistak. Gainera, 'La Noche de...' saioaren termometroaren emanaldi berria izango da. Tenperatura igo dezaketen beste bi hautagai aurkeztuko ditu Felix Linaresek: Jason Statham eta Olga Kurylenko ukrainarra.
Bestalde, saioak eguzkia bilatuko du Euskaditik gertu dauden hondartzetan. Aste honetan, 'Verano Azul' telesail ospetsua filmatu zen herrian izango da eguzki bila, Non dago guzkia? tartearen barruan.
Amaitzeko, komunismoarekin erlazionatuta, Hollywooden izandako sorgin-ehiza aztertuko du 'LND' saioak. 'Linea Caliente' tartean ezagutuko dugu nor izan zen lankide gehien salatu zituen aktorea.
'La Noche de... Camino de la venganza' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.