Itxi

telebista

Ostiral honetan

Donostia Hiria pilota finala, zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en

A.H.

EITB

Martinez de Irujo-Zabaleta eta Olaizola II- Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute finala.

  • Pelota. Foto: EiTB

    Foto: EiTB

Gaur gauean, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Atano III pilotalekuan jokatuko den Donostia Hiria pilota Torneoaren finala. Hasteko, Arretxe II- Apraiz eta Aritz Lasa- Merino bikoteak arituko dira nor baino nor, eta ondoren, Martinez de Irujo- Zabaleta eta Olaizola II- Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute finaleko norgehiagoka. Amaitzeko, Titin III- Zubieta eta Bengoetxea VI- Begino bikoteak aurrez aurre ariko dira. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Ibon Gaztañazpik egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb-eus-en.

Bestalde, ETBK kateak Jai Alai World Tour finala eskainiko du Hondarribiatik zuzenean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Lehenengo partidak Arbe- Erkiaga eta Moresmau- Aldazabal bikoteak jarriko ditu aurrez aurre, eta ondoren, Egiguren II- Txasio eta Olha- Enbil bikoteek jokatuko dute final handia. Juanan Legorburuk eta Jabier Arkarazok emango dute partiden berri.