telebista
22:15ean
Munilla Donostiako gotzainari elkarrizketa, gaurko 'PVF' saioan
'Por Fin, Viernes' saioan, Willy Toledo aktorea ere egongo da, eta azken egunetan Podemos kritikatuz egin dituen adierazpenen inguruan hitz egingo du.
-
Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE
Gaur gauean, Jon Bilbao aurkezleak Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina elkarrizketatuko du 'Por fin, Viernes' saioan. Aukeratzeko eskubidearen, homosexualitatearen eta abortuaren inguruan hitz egingo du, eta bere kudeaketak jaso dituen kritikez.
Gainera, Willy Toledo aktorea izango da beste gonbidatuetako bat. Aktore honek Podemos alderdia kritikatu zuen, eta adierazpen horiek sortu duten polemikaz hitz egingo du. Toledo aktibista izan da, eta kartzelan ere egondakoa da greba orokorra babesteko manifestazio batean parte hartzeagatik.
Katalunia izango da 'PFV' saioak jorratuko duen beste gaietako bat. Aurtengo Diada berezia nola antolatzen ari diren ezagutuko dugu, eta, ohi bezala, publikoak galderak egingo dizkie gonbidatuei.
'Por Fin, Viernes' gaur emitituko da, 22:15ean, ETB2n.