Itxi

telebista

17:45ean

'El corazón indomable de Veronique', gaur, ETB2n

I.Z

EITB

Pelikula honen zuzendaria Karl Kases alemaniarra da, eta zinema munduan filmografia zabala du.

Bi kapituluz osaturik dagoen El corazón indomable de Veronique izeneko filma izango da ikusgai gaur ETB2n, 17:45etik aurrera. Karl Kases alemaniarra da drama erromantiko honen zuzendaria, eta filmografia zabala du zinema munduan.

Luis XV.aren garaian girotutako filma da. Angelique (Bettina Zimmermann) eta Louise ahizpek Beaumarchais kondesaren gazteluan lan egiteko eskaintza jaso dute. Bertan zaldun eta damen arteko bizimodua nolakoa den ikusiko dute, eta aristokraziaren gehiegikeriez ere ohartuko dira laster.

Louise bortxatu egingo dute gazteluan, eta, hori dela eta, bere buruaz beste egingo du. Hori ikusita, Angeliquek gaztelua utziko du eta ostatu batera joango da lanera.

Lanean dela, Jean Baptiste Savignyko dukea (Stefan Jürgens) ostatu horretara lo egitera joango da, eta, elkar ezagutu bezain laster, maitemindu egingo dira.

Jean Baptistek Angeliqueri Parisera berarekin joateko eskaintza egingo dio, eta honek baietz erantzun eta Frantziako hiriburura joango dira. Hortik aurrera, bien arteko amodiozko istorioa hasiko da, eta horren alde gogor borrokatu beharko dute biek, garai hartan gaizki ikusita baitzeuden halako harremanak.

Ez galdu pelikula erromantiko hau!