Itxi

telebista

10:00etatik 19:00etara

'Atrápame si puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon

EiTB

Galde-erantzunen lehiaketa honetarako proba berriak EiTBren Bilboko egoitzan izango dira. 1.000 euro jarriko dira jokoan saio bakoitzean.

  • Patxi Alonso saioko aurkezlea izango da

    Patxi Alonso saioko aurkezlea izango da

'Atrápame si puedes' saioan parte hartzeko proba berriak egingo dituzte gaur. Castinga EiTBk Bilbon duen egoitzan izango da, eta euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenak bilatuko dituzte saioaren arduradunek. Bertan parte hartu nahi baduzu, bidali zure datuak atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera.

Patxi Alonsok egunero aurkezten duen saioa da 'Atrápame si puedes'. Lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, 1.000 euro jartzen baitituzte jokoan saio bakoitzean.

Lehiakideak aurkitzeko castinga gaur izango da, EiTBren egoitzan, Bilbon, 10:00etatik 19:00etara. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra adinez nagusia izatea da; hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute hori erakusteko.