Itxi

telebista

ETB2n

Carod-Rovirari elkarrizketa, gaur, 'Por fin, viernes' saioan

I.A.

Josep-Lluís Carod-Rovira ERCko buru ohia Pujolen ustezko ustelkeria kasuaz arituko da aste honetako saioan. Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohia ere saioan izango da.

Aste honetan, Josep-Lluís Carod-Rovira ERCko buruzagi ohia izango da bisitan "Por fin, viernes" saioan. Kataluniako presidenteorde ohiari hainbat galdera egingo dizkiote, besteak beste, zergatik ez zituen ustelkeria eta finantziazio kasuak ikertu gobernuan zegoenean. Halaber, hainbeste urteren ondoren Ogasunak Pujol independentista izateagatik ikertu ote duen galdetuko diote.

Bestalde, Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohia ere gonbidatuko dute ostiraleko saioan.

"Por fin, viernes" saioa, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.