telebista
22:15ean
'Invictus', Morgan Freeman eta Matt Damonekin, gaur gauean, ETB2n
I.A.
ETB2k Invictus filma eskainiko du gaur gauean. Morgan Freeman eta Matt Damon dira protagonistak, eta Clint Eastwood du zuzendari.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Invictus pelikula emitituko du gaur. John Carlingen Playing the enemy liburuaren egokitzapena da, eta benetan gertatutako ekintzetan oinarrituta dago. Clint Eastwoodek zuzendutako film honen protagonistak Morgan Freeman eta Matt Damon dira.
1990ean, kartzelatik atera ostean, Nelson Mandela (Morgan Freeman) bere herrialdeko presidente izendatu zuten, eta apartheida abolitu zuen. Beltzen eta zurien arteko adiskidetze politika burutzea zen bere helburua. 1995ean, liderrak Hegoafrikako Munduko Errugbi Txapelketa erabili zuen herritarrek bat egitea lortzeko bitarteko gisa. Matt Damonek Francois Pienaar Hegoafrikako errugbi selekzioko kapitainaren papera egiten du lan honetan.
Ez ezazu galdu Invictus filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.