telebista
Gaur goizean
Eskoziako erreferendum biharamuna, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.A.
EiTB
Jose Ramon Bengoetxea EHUko irakaslea elkarrizketatuko dute eta Edinburgora joandako Jon Azkue EHUko ikerlariarekin ere izango dira.
Eskoziako independentzia erreferendumaren biharamunean, emaitza aztertuko dute ETBko gaur goizeko albistegiek. Jose Ramon Bengoetxea EHUko irakaslea hartuko dute gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak 'Egun On Euskadi'n (ETB1, 08:00) eta Olaia Urtiagak 'ETB Hoy'n (ETB2, 12:40).
'Egun On Euskadi'n, horrez gain, bertara joandako euskal ordezkariekin hitz egingo dute, eta baita EHUko Jon Azkune ikerlariarekin ere, Edinburgoko kontaketa mahai batean egongo baita jarraipena egiten.
Ostiral honetan solas-mahaira bilduko diren kolaboratzaileak Iker Bizkarguenaga, Mikel Arana eta Iñaki Galdos izango dira.