telebista
Aurrerapena
David Secoren benetako ordua, gaur, 'Conquistour' saioan
Kapitain ona dela erakutsi beharko du Elantxoben Secok, eta amorratuta dago, azken bi lehiak galdu ostean. Urdaibaiko taldeko liderra, bestalde, Antuan izango da, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.
Bizkaiko lurretan ibiliko dira konkistatzaileak, estreinakoz. Kapitain ona dela erakutsi beharko du Elantxoben David Secok. Jakareen taldeak bi aldiz galdu du jarraian, eta haserre bizian dago txirrindulari ohia, Hernanin jasotako galera bereziki mingarria izan baitzen. Hori dela eta, onenak batu ditu eta oraingoan, gainera, konkistatzaile berri biren laguntza ere izango du, Egoitz Rios galdakoztarra eta Gorka Toraño, hotza eta kalkulatzailea, berarekin izango baititu.
Urdaibaiko taldeko liderra, bestalde, Andoni Ozerin Antuan izango da, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioko hamargarren edizioko lehiakidea. Seco miretsi egiten du, baina baita gorrotatu ere, eta harentzat ohorea da Busturiko ilehoriarekin lehiatzea.
Koatiak oso gogorrak, dirudienez
Despistatua denez, Antuanek azken ordurako utzi du taldea aukeratzeko lana; azkenean, baina, Koatien talde oso gogorra egin du, itxuraz behintzat. ‘Mutil ederren’ taldean honako hauek izango dira: Illan Urkia (Conquistour 2012) eta Egoitz Txurruka Txurru (Conquistador X) surflariak, Mikel Gómez hondartzako zaindaria, Oier Núñez piraguista eta David Alberjon ortuellarra, animaliak bizirik jateko gai den abenturazalea.
David Secoren benetako ordua iritsi da. Hitzetik ekintzetara egin behar du, eta etxean konplitu, bere lagunen aurrean eta, batez ere, jakareen taldeko kapitainen aurrean zilegitasunik galdu nahi ez badu behintzat.
'Conquistour' saioko bosgarren atalean ikusiko dugu gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.