telebista
23:30ean
Euskararen oraina eta etorkizuna, gaurko 'El Dilema'n
A.H.
EITB
Juan Carlos Etxeberriak hainbat aditu bilduko ditu gaiaren inguruan solas egiteko.
-
Juan Carlos Etxeberria, 'El Dilem' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, Euskal Herrian euskarak egun bizi duen egoeraz eta hizkuntzaren etorkizunaz arituko dira 'El Dilema' saioan. Halaber euskararen erabilera eta transmisioa zer-nolakoa den aztertuko dute.
Juan Carlos Etxeberriak hainbat aditu bilduko ditu gaiaren inguruan solasean aritzeko, besteak beste, Kike Amonarriz soziolinguista, Eguzki Urteaga soziologoa, Xabier Epalza Euskara Kultur Elkargoko kidea, Elena Laka Topaguneko presidentea, Paul Bilbao Kontseiluko presidentea eta Facun Aznarez argentinar euskaldun berria.
'El Dilema' 23:30etik aurrera izango da ikusgai, gaur, ETB2n.
>