telebista
Kirolak
Eskubaloi, pilota eta aizkolari emanaldiak, gaur, ETB1en
A.E.
EiTB
Horrez gain, Eibar-Almeria Ligako partidaren laburpena izango dugu ikusgai.
-
Almeriaren aurka jokatuko du gaur Eibar taldeak
Gaur, kirol eskaintza oparoa eta denetarikoa izango da ETBn. Irundik zuzenean eskubaloia izan dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Euskadi eta Kubako emakume selekzioen arteko partida izan da ikusgai 12:00etan. Jon Ander Gorospe eta Jose Inazio Altube arituko dira berriemaile.
Arratsaldean, 16:00etan, Orion jokatuko den aizkolarien Txapeldunen Kopako finala eskaniko da Ibon Gaztañazpiren eta Joxe Etxebesteren eskutik, eta ondoren, 'ETB Kantxa'k Tolosatik pilota jaialdia eskainiko du. Hasteko, Olaetxea-Iza / Eleazkano II-Ladis Galartza partida, eta jarraian, Berasaluze II-Beroiz eta Artola-Albisuren artekoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira zuzenean jaialdiaren berri ematen. eitb.eus-en ere zuzenean jarraitu ahal izango da jaialdia.
Bestalde, 19:30ean, ETB1ek futbolari leihoa zabalduko dio, Joseba Urkiola kazetariak egindako Eibar eta Almeriaren arteko Ligako futbol partidaren laburpena emateko.
Azkenik, 00:30ean, ETB4k erremonteari egingo dio tartea. Hernanin, Ezkurra-Ion eta Urtega-Endika bikoteen artean jokatutako partida izango da ikusgai. Iñigo Aiestaranek eta Matxinek emango dute partidaren berri.