telebista
5.000 euro
'Atrápame si puedes' saioko bigarren zakua irabazi du Iratik
Irati, 28 urteko aholkulari komertziala, izan da 'Atrápame si puedes' saioko eskailera osoa akatsik gabe egin duen bigarren lehiakidea.
-
Irati, 'Atrápame si puedes' saioko lehiakidea. Argazkia: EiTB
Irati, 28 urteko aholkulari komertziala, izan da 'Atrápame si puedes' saioko zakua irabazi duen bigarren lehiakidea. Ondorioz, 5.000 euro jasoko ditu lanean nazioartean aritzen den ordiziar honek.
Asteazkenean, 500 euroko saria jaso zuen
Astean zehar ere ondo aritu da Irati, asteazkenean saio bukaerako eskaileran haren aurkariari gailendu eta 500 euro jasota. Bide horri jarraituta, ostegunean ere finalera iristea lortu zuen, baina Ibanek aurrea hartu zion. Ordura artekoa gutxi iritzita, dena emateko asmoarekin aritu da Irati, ostiraleko saioan zakuan bildutakoa eskuratu duen arte. Guztira, beraz, 5.500 euro eramango ditu Ordiziara.
Nortasun handiko lehiakide alai eta ausart honek helburu bakarra izan du saiora etorri zenetik: zakua irabaztea eta diru hori metal giroko itsas bidaian xahutzea. Musika ilunarekiko zaletasun handiari esker lortu du ‘Atrápame si puedes’ saioko bigarren zakua.
bigarren zakua.