telebista
22:00etan
'Sortuko dira besteak' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en
A.A.
EiTB
Donostiako Kursaal jauregian grabatutako musika emanaldiaz gozatzeko aukera.
Euskal kantagintzako abesti enblematikoak eta nazioarteko doinuak uztartzen dituen 'Sortuko dira besteak' ikuskizuna eskainiko du ETB1ek gaur 22:00etan.
Hamasei artista izango dira Kursaal jauregiko taula gainean, belaunaldi, estilo eta jatorri desberdinetakoak: Harkaitz Cano idazlearekin eta Amets Arzallus bertsolariarekin batera, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Petti, Olatz Prat, Estitxu Pinatxo eta Mixel Ducau abeslariak. Musikariak, berriz, Txema Garces, Oriol Flores, Miren Zeberio, Xabier Zeberio, Luis Fernandez, Xanet Arozena, Iosune Martin eta Joxan Goikoetxea izango dira.