telebista
Kirol emanaldiak
Berasaluze II-Zubieta / J. Retegi-Rezusta, gaur, ETB1en
A.H.
EITB
Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira gaur Euskal Telebistan: saskibaloia eta krosa goizean, eta pilota arratsaldean.
Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira gaur Euskal Telebistan: saskibaloia eta krosa goizean, eta pilota arratsaldean.
12:00etan, Endesa Ligako 15. jardunaldiko Gipuzkoa Basket-Ucam Murcia partidaren berri emango dute Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak ETB1en eta eitb.eus-en.
Ordu erdi geroago, 12:30ean, hasiko da ETB4n eta eitb.eus-en Zornotzako Nazioarteko Krosaren emankizuna. Juanan Legorburuk egingo du kontakizuna Xabier Leibar aditua lagun duela.
17:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa ETB1en eta eitb.eus-en. Eibarko Astelenatik zuzenean arituko zaizkigu Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia. Jaialdiko partida nagusia Binakako Txapelketako Berasaluze II-Zubieta / J. Retegi-Rezusta izango da. Aurretik, Aritz Lasa-Tolosa eta Jaka-Cecilio izango dira nor baino nor gehiago; ondoren, berriz, Apezetxea-Larrinaga eta Mendizabal III-Urruzola.
Futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gol Festa' saioan, 19:30etik aurrera. Gainera, Anoetan gaueko bederatzietan Realak eta Bartzelonak jokatuko duten neurketaren laburpena egingo du Iñaki Mikeok 22:55ean.
Azkenik, 20:15ean, ETB4n, zesta puntako Bilboko torneoko ¾ posturako partida izango da ikusgai, Korta-Leo / Jagoba-Madarieta, Iñigo Aiestaranen komentarioekin.