Itxi

telebista

22:30ean

'Tres Mentiras' filmaren estreinaldia, gaur, 'LND' saioan

EITB

Gainera, Bilbok azken 70 urteetan izan duen eraldaketa erakutsiko du, eta duela zenbait urte zinemaren munduan emakumeekiko zegoen jarrera azalduko du.

Gaur gauean, 'La Noche de?' saio berezia izango da, eta Tres mentiras filma estreinatuko dute bertan, 22:30ean hasita. Frankismoan lapurtutako haurrak ditu ardatz Ana Murugarren zuzendutako pelikulak; aktore nagusiak Nora Navas, Mikel Losada, Lander Otaola, Marta Castellote, Azucena Trincado, Olatz Gamboa eta Carmen San Esteban dira. Bilbo da agertoki nagusia, eta Felix Linaresek zuzendutako saioak grabazioari buruzko hainbat xehetasun kontatuko ditu, baita benetako gertakari horiei buruzkoak ere.

Gainera, 'Túnel del tiempo' atalean, Bizkaiko hiriburuak azken 70 urteetan izan duen eraldaketa ikusi ahal izango dugu, bertan grabatutako hainbat filmen bitartez.

Amaitzeko, 'La Noche de?' saioak erakutsiko digu zinemak nola zapaltzen zituen emakumeak orain gutxira arte. 'Políticamente incorrecto' atalean hainbat adibide ikusiko dugu.

Gaur gauean, 22:30ean hasita, ETB2n.